Edukira joan

Charleroiko gudua

Koordenatuak: 50°24′39″N 4°26′39″E / 50.410861°N 4.444244°E / 50.410861; 4.444244
Wikipedia, Entziklopedia askea
Charleroiko  gudua
Mendebaldeko Frontea Lehen Mundu Gerran
Data1914ko abuztuaren 21a
LekuaCharleroi (Belgika)
Koordenatuak50°24′39″N 4°26′39″E / 50.410861°N 4.444244°E / 50.410861; 4.444244
EmaitzaAlemaniar garaipena
Gudulariak
 Alemania  Frantzia
Buruzagiak
Alemania Karl von Bülow
Alemania Max von Hausen
Frantzia Charles Lanrezac
Frantzia Joseph Joffre
Indarra
2. Armada
3. Armada
5. Armada
Galerak
11.000 hildako eta zauritu 30.000 hildako eta zauritu

Charleroiko gudua (frantsesez: bataille de Charleroi), Sambre ibaiaren gudua ere deitua, 1914ko abuztuaren 21ean gertatutako bataila bat izan zen Lehen Mundu Gerraren testuinguruan, Alemaniar eta Frantziar armadak borrokatu ziren. Frantziarrek ibaiaren ertzetik erasotzea planifikatzen zeuden Alemaniarrek kargan agertu zirenean; Alemaniarrek garaile atera ziren.

Alemaniarren Frantziako inbasioa Lehenengo Mundu Gerraren hasieran, 1914ko abuztuaren 20an, Lanrezac frantziar jeneralak Sambre ibaiaren ertzean 40 kilometroko luzeran armada kokatzen hasi zen, haren ezkerrean zalditeria zegoen, Sordet jeneralaren agindupean eta Britainiar Armada Espedizionarioa (BAE) Monsen. Momentu horretan Lanzerac-ek alemaniarren 38 dibisioen kontra topo egin zuen, Karl von Bülow jeneralaren agindupean.

Alemaniar 2. Armada hasi zuen Sambre ibaiko posizioen kontra. Lanrezac jeneralak zuzendutako V. Armada gehiegi aurreratu zen aurreko egunetan, ekialdean gertatzen ari ziren porroten informaziorik gabe. Estatu Nagusitik Joffrek Lanrezac aurrera egitera bultzatzen ari zen, baino azken honek bazekien Britainiarren BAE taldea laguntza gabe ezingo zuela eraso zuzen bati aurre egin. BAE-k ekialdeko hegalean kokatuta zegoen, baino haren ahultasuna oso argia zen. Abuztuaren 22an Bülowek 3 dibisioekin Frantziar V. Armada erasotu zuen aurrez aurre. Erasoa latza izan zen bi aldeentzat, eta frantziar III. armada-gorputzak "galera ikaragarriak" jasan zituen. Ofizial frantsesen artean nagusiki nabaritu ziren galerak.[1] Alemaniarren artileriaren nagusitasuna nabaritu zen; denbora batez Mosa ibaia erasotzen 340 kanoi tiroka aritu ziren. Borroka Abuztuaren 23ra arte iraun zuen, frantziarrak erretiratu zirenera arte. Bitartean alemaniarren 3. Armada Mosa ibaia gurutzatu zuen frantziarren eskuineko hegala aurrez-aurre erasotzeko. Lanrezac jeneralak erretiratzeko agindu zuen, Joffreren nahien aurka, Alemaniarren erasoa haien hornidura-bideak moztuko zituela uste zuelako. Frantziar atzerakada porrot handiago batengatik salbatu zituen, Schlieffen plana zioenez Alemaniarrak Frantziarrak Belgikaren hego-ekialdean inguratu behar baitzituzten eta mugimendu honekin ez zuten lortu.[1][2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Tuchman, Barbara. (2014). The Guns of August. Random House Trade.
  2. Doughty, Robert A.. (2005-01-01). Pyrrhic Victory. Harvard University Press ISBN 978-0-674-03431-0. (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]